Taldea

Gure lan filosofia, familien arreta talde bakar batean zentralizatzean datza, kontsulta kalitate onena lortzeko asmoz.
Horretarako, beharrezko informazioa partekatzen dugu taldea osatzen dugun medikuen artean eta kasu klinikoak elkar komentatzen ditugu.

Miguel Angel Guiu Solano doktorea

1985ean Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik.

Pediatrian eta bere arlo espezifikoetan espezializatua, BAME prestakuntza Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean bete zuelarik.

Haurren Alergologiako eta Immunologiako Europako espezialista Ziurtagiria izanik, duela 25 urte baino gehiagotik arlo horretan esperientzia dauka.

Euskal Herriko Pediatria Elkarteko kidea eta Espainiako Immunologia Kliniko, Asma eta Alergia Pediatrikoaren Elkarteko kidea.

Naia Larrinaga Dañobeitia

2013. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatua. Pediatrian eta bere arlo espezifikoetan espezializatua, BAME prestakuntza Arabako Unibertsitate Ospitalean bete zuelarik. BAME prestakuntzan zehar haurren onkologian azpiespezializatua.

Pediatria orokorrean eta lehen arretako pediatrian esperientziaduna, 5 urte baino gehiago daramatza lehen mailako arretan.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea 2022. urtetik ona.
Euskal Herriko Pediatria Elkarteko kidea.

Amaia Saitua Benito
2011. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean medikuntzan lizentziatua.

BAME prestakuntza Arabako Unibertsitate Ospitalean egina, Pediatrian eta bere arlo espezifikoetan espezializatua eta neonatologian azpiezpezializatua Arabako, Gurutzetako eta Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitalean.

Pediatria orokorrean eta lehen arretako pediatrian esperientziaduna. Duela 6 urte lehen arretan lanean.
Espainiako lehen arretako Pediatria elkarteko kidea.