Arreta espezializatua
Haurren Osasun Programak ezartzen dituen ohiko osasun-azterketak egiten ditugu; haurren osasun-egoera orokorraren jarraipen estua bermatzeko, sortzen diren beharrizan ezberdinak asetzeko eta ezarritako txertaketa-egutegia betetzeko.
Gainera, patologia pediatriko akutuaren eta kronikoaren diagnostikoa eta jarraipena egiten ditugu, eta kasu bakoitzean behar den tratamendua ezartzen dugu. Horretarako, proba osagarriak eskatzen dira behar izatekotan edota beste osasun espezialisten balorazioa bideratu. Haurren hazkuntzan eta zaintzan sortzen diren duda ezberdinak argitzen ditugu, beti ere familia eta taldearen konfiantzazko giroa mantenduz.
